info
Aquí encontraras todo lo publicado con respecto al vermut 'Txurrut' en prensa, TV y radio.

NOTICIAS

Bermuta banatzailearen apustua

txurrut-vermut

Irudipen berbera dauka Vencek ere. Txurrut bermuta merkaturatu zuenetik urtebete ere ez da igaro, eta sekulako sona izan duela nabarmendu du. Sopuertan (Bizkaia) mahastiak zeuzkala aprobetxatuz hasi zen edari hori egiten, eta dagoeneko «bezero fidelak» dauzka. Gipuzkoan batez ere. Hark bere talaiatik ikusi zuen bermuten esparruan gero eta eskaera handiagoa zegoela. «Edariak banatzen dituen enpresa batean egiten dut lan, eta sumatu nuen tabernariek gero eta bermut gehiago eskatzen zutela». Zergatia argia da. «Jendeak gero eta gehiago kontsumitzen du egunez, eta hor bermuta ateratzen da irabazian». Mahasti horiei probetxua ateratzeko bide on bat izan da, beraz, Txurrut abiatzea.

Jaso duen harrera beroaren lekuko da urtebete baino gutxiagoan sortu dituen bermut motak. «Beltzarekin hasi ginen, baina berehala hasi zitzaizkigun zuriak ere eskatzen. Ados, hori ere egin genuen». Orain, Athleticek Bartzelonaren aurka jokatu behar duen Espainiako Errege Koparen harira, edizio berezi batzuk merkaturatzeko eskaera egin zion futbol klubak. «Proiektuarekin hasi nintzenean, ez nuen halakorik espero; gure inguruan sona lortzen ari garela esan daiteke behintzat».



Berria (Lander Muñagorri Garmendia)

13 May 2015

Ver el artículo original


NOTICIAS PUBLICADAS
2020
2019
2018
2017
2016
2015
2014



EL MAS VALORADO ENTRE 90 VERMUTS NACIONALES
Según la "Guia del Vermut" de la prestigiosa
sumiller Ester Bachs Romaguera

Ver mas